5 sari banatuko dira guztira. 4 kategoriei dagozkienak eta Argiak euskal blogari berriarentzat emango duen sari berezia.
Gustuko dituzun euskarazko blog horiek lehiaketarako proposatu. Dagoeneko 7 blog daude proposatuta. Animatu eta proposatu zuk ere!
Bai, lagunok, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren hirugarren edizioa martxan jarriko da! Urtarrilaren 28tik otsailaren 24ra bitartean izango da izen-emate epea, eta zuen blogak ez ezik, gustukoen dituzuen atariak ere proposatzeko aukera izango duzue.